Zertan jarduten dugun

Principales ámbitos en los que Berriztu desarrolla Alternativas de Ayuda

[su_row]
[su_column size=”1/4″ class=”background-color: #F7D25C”]

Genero-Indarkeria

Arreta Integraleko Zerbitzuak eta Arreta Psikosozialeko Zerbitzua genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat, haien seme-alabentzat eta haien kargura dauden pertsona helduentzat.  Eskoletan, institutu eta unibertsitateetan ematen diren genero-indarkeriaren prebentziorako tailerrak.

Saber más [/su_column][su_column size=”1/4″]

Trebakuntza eta ikuskaritza

Trebakuntza Zerbitzuak trebakuntza-ekintzak antolatu eta ematen ditu, egiten diren eskaeren arabera. Ikuskaritza metodologia-baliabide gisa eskaintzen da, profesionalen hausnarketa komunikatibo bati esker hezkuntza-jardunaren kalitatea hobetzeko.

Saber más [/su_column][su_column size=”1/4″]

Adin Txikikoen babesa

Bizkaiko Foru Aldundiak haur eta nerabeak artatzeko dituen oinarrizko sareko etxeak, jokabide-arazoak dituzten nerabeak artatzeko etxea, eta toki irekietan eta familia-ingurunean Nerabeak Hezteko Programak.

Saber más [/su_column][su_column size=”1/4″]

Gazteentzko justizia

Barneratze-zentroak, Eguneko zentroak eta Toki Irekietako Zerbitzuak, delitu-egintzak egin dituzten adin txikiko eta gazteentzat, adin txikikoen erantzukizun penala arautzen duen 5/2000 Lege Organikoan oinarrituta, adin txikikoen epaitegi batek haien inguruko neurriak hartu baditu.

Saber más [/su_column]
[/su_row][su_row]
[su_column size=”1/4″]

Orientazioa eta terapia

Orain Zentroak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: kontsulta eta aholkularitza, egoeraren ebaluazio orokorra (pertsonarena, familiarena, taldearena), orientazioa edo counselinga, laguntza eta tratamendua (terapeutikoa, psikosoziala, psikopatiak izan ezik), adin txikikoentzat, haien guraso eta bikotekideentzat, eta erakunde publiko zein pribatuentzat.

Saber más [/su_column][su_column size=”1/4″ class=”background-color: #F7D25C”]

Gurasoen aurkako indarkeria

Hobetzen zentroak gurasoen aurkako indarkeria bizi duten familiei laguntzen die. Halako indarkeriatzat hartzen da seme edo alaba batek egiten duen ekintza kaltegarri oro, haren helburua ama edo aitaren edo beste senide batzuen gaineko boterea eta kontrola lortzea bada.

Saber más [/su_column][su_column size=”1/4″]

Bitartekaritza

Berrizturen gazte justiziarako zerbitzuetan eta espetxeetan garatzen den programa da, eta, haren bitartez, sortutako kaltea erreparatzea lortu nahi da, eta zigortutako adin txikiko pertsona, gazte edo helduaren eta haren biktimaren arteko adiskidetzea bultzatu.

Saber más [/su_column][su_column size=”1/4″]

Laneratzea eta gizarteratzea

Berriztuk Lumaberri enpresa jarri du martxan bazterketa-arriskuan dauden pertsonak lan-munduan eta gizartean txerta daitezen lortzeko. Gaur egun bi negozio-ildo ditu: Distira (joskintza soziala) eta Atzandel (altzari eta dekorazioaren alorrerako irtenbide sortzaileak).

Saber más [/su_column][/su_row]