Adin txikikoen babesa
Adin txikikoen babesa
Babesteko ekintzak bere barnean hartzen du pertsonak izan ditzakeen arrisku eta babesgabetasun egoeretan esku hartzeko eta haiei aurrea hartzeko neurrien eta jardueren multzo osoa, eta haren garapen osoa bermatzea eta familia-bizitza normalizatua sustatzea izango du xede, betiere, adingabekoaren interesari lehentasuna emanda.
Berriztu Hezkuntza Elkarteak laguntza ematen du, Bizkaiko Foru Aldundiak haurrentzat eta nerabeentzat dituen oinarrizko sareko etxeen bidez, jokabide-arazoak dituzten nerabeentzako arretako etxeetan, eta Nerabeentzako Hezkuntza Programetan, ingurune irekian eta familia-ingurunean.
Aukera Etxea
Haur eta nerabeentzako egoitza da, eta Bilbotik kilometro gutxira dago, Zorrotza, Gurutzeta eta Barakaldotik hurbil. Kokapen horri esker, bertan bizi diren pertsonek komunitate-baliabide ugari erabil ditzakete, era askotakoak.
HELBURUA:
Aukera etxearen helburua bertan bizi diren haur eta nerabeei arreta integrala eskaintzea da, bizitoki batean.
Arreta integral hori emateko, kanpoko eta barruko jarduerak egiten ditugu, normalizazioa, garapen orokorra, eta komunitateko integrazio sozial positiboa bultzatzeko.
Gainera, helburu hori betetzeko, nahitaezkoa iruditzen zaigu hezkuntzako, erakundeetako eta gizarteko elementuak koordinatzea, prozesu beraren osagarriak baitira.
HARTZAILEAK:
- 4tik 18 urtera bitarteko adin txikiko pertsonak.
- Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak zaintza edo tutoretza bere gain hartua eduki behar du.
- Unitate txikietan beste batzuekin bizitzeko moduko jarrerak eduki behar dituzte.
EZAUGARRIAK:
- Bizitokia: haur eta nerabeak Aukera Etxean bizi dira, ohiko bizitoki gisa.
- Eguneroko bizitza: Aukera Etxean hainbat jarduera gauzatzen dituzte, haur eta nerabeen autonomia garatzen laguntzen dutenak.
- Berdinekin batera bizi dira.
- Pertsona profesionalekin batera bizi dira uneoro.
- Jarduerak egiten dituzte: haur eta nerabeek hainbat jarduera beteko dituzte, Banakako Hezkuntza Proiektuaren arabera.
- Motibazio-sistema: haur eta nerabe bakoitzak egiten duen lana sekuentzietan banatuta dago, banakako prozesuen arabera.
Aukera Etxeko plaza kopurua: 10

Egoki Etxea eta Elizalde Etxea
Egoki Etxea eta Elizalde Extea, jokabide-arazoak dituzten nerabeentzako egoitza da. Oinarrizko programa orokorrean artatu ezin diren nerabeak hartzen dituzte bertan.
HELBURUA:
Gizarte- eta hezkuntza-alorreko laguntza eskaintzen du, nerabeek beren jarrera aldatu eta jokabide-arazoak gaindi ditzaten. Gerora, nerabe horiek oinarrizko programa orokorrera bideratzea da helburua, emantzipaziorako prestatzeko programara edo emantzipazio-programara.
HARTZAILEAK:
- Adin txikiko pertsonak
- 13 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak.
- Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak zaintza edo tutoretza bere gain hartua eduki behar du.
Egoki Etxea Bilbon dago, eta erraz irits daiteke bertara garraio publikoan (metroa, Renfe, Euskotren, Bilbobus).
Elizaldo Etxea Urioste (Ortuellan) dago.
Zerbitzu horretan, adin txikiko pertsonei bizitokia eskainiko zaie. Egoki Etxean biziko diren pertsonek handik kanpo egingo dituzte eskola-jarduerak, trebakuntza-saioak edo lanean hasi aurreko jarduerak, baina aukera egongo da horietako baten bat Etxean bertan egiteko, bertan bizi den adin txikiko pertsona bakoitzaren prozesuaren eta bilakaeraren arabera.
Egoki Etxeko plaza kopurua: 10
Elizalde Etxeko plaza kopurua: 10

NHP: Nerabeentzako Hezkuntza Programa (Bizkaia eta Nafarroa):
Programa hori harremanetarako zailtasun larriak dituzten (diziplina-arazoak, portaeraren nahasmenduak…) bi sexuetako nerabeei zuzenduta dago. Ingurune irekietan zein nerabearen familian bertan garatzen da, eta emaitzak oso onak izaten dira.
HARTZAILEAK:
Nerabeak:
- Gizarte-gatazka
- Arrisku-faktore larriak
- Jokabide-arazoak
- Zailtasunak harremanetan
Familia:
- Harremanetarako arazoak nerabeekin
- Orientazio- eta laguntza-beharra
- Gabezia eta hutsuneak nonahi hezkuntza-funtzioan
NHP-REN EZAUGARRIAK:
- Intentsitatea
- Maiztasuna
- Disponibilitatea
- Nerabearen ingurunera hurbiltzea
- Krisialdietan esku hartzea
- Nerabeei laguntzea
- Koordinazioak