Bitartekaritza
Bitartekaritza Programa Espetxeetan
Hauexek dira abiapuntuak: neurri batean gatazkatsuak diren adin txikiko pertsona eta gazteekin dugun esperientzia; Berriztu Hezkuntza Elkarteak azken urte hauetan gazteen justiziaren alorrean garatu duen bitartekaritza-lana, hezkuntzaren eta gizartean berriz integratzearen aldetik emaitza onak izan dituena; eta justizia konpontzailearen eredu politiko berria, hots, zigor penaletan biktimarentzako erreparazio-elementuak sartzean oinarritzen den justizia. Horiek kontuan hartuta, iruditzen zaigu urrats bat eman behar dela espetxeetan ere lan egiteko.
Beraz, espetxeratutako pertsona heltze-prozesu pertsonal oso batean zehar gidatzea bultzatuko du programak, frogatutako gertakarien ardura bere gain har dezan, onar ditzan eta bigarren fasean sartzeko aukera izan dezan; hots, egindako mina nolabait konpontzeko aukera izan dezan. Azken fase hori biktimarentzako aberaste pertsonalerako prozesu gisa hartzen da; biktimari aukera ematen dio errekonozimendua jasotzeko eta izandako gertakarien inguruan erreparazio bat izateko. Biktimak, hor, paper aktibo bat izango du, eta horrek aldendu egingo du biktimaren roletik.
Programa hori asteartero gauzatzen da Zabalako espetxean. (Langraiz Oka, Araba).