Gazteentzako justizia

[su_row]
[su_column size=”1/3″ center=”no” class=”background-color: #F7D25C”]

EGOITZAK

[/su_column][su_column size=”1/3″ center=”no” class=”background-color: #F7D25C”]

EGUNEKO ZENTROAK

[/su_column][su_column size=”1/3″ center=”no” class=”background-color: #F7D25C”]

TOKI IREKIETAKO ZERBITZUAK

[/su_column]
[/su_row]

Gazteentzako justizia

Alor honetan laguntzarako zenbait aukera eskaintzen dira delitu-egintzak egin dituzten adin txikiko eta gazteentzat, adin txikikoen erantzukizun penala arautzen duen 5/2000 Lege Organikoan oinarrituta, adin txikikoen epaitegi batek haien inguruko neurriak hartu dituenean.

Zerbitzuen helburua adin txikiko eta gazte horiei laguntzarako interakzio-aukera bat eskaintzea da (psikologiko, sozial eta hezitzailea), haien normalizaziora, garapen orokorrera eta komunitateko integrazio sozial positibora bideratua. Horretarako, adin txikiko edo gaztearekin lan egingo da, eta haren familia-giroa ere landuko da, pertsona hori bere ingurune naturalean modu autonomoan molda dadin laguntzeko.

Berriztu Hezkuntza Elkartearen barruan hainbat aukera sortu dira adin txikiko eta gazte horientzat, egoitzetan, eguneko zentroetan eta toki irekietan.

Egoitzak

Gazteentzako Justiziaren alorrean, egoitzetan eskaintzen diren zerbitzuak arduratzen dira, nagusiki, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko Adin Txikikoen Epaitegiek emandako barneratze-neurriak gauzatzeaz (erregimen itxian, erdi irekian eta irekian).

Hezkuntza-zentro horien barruan arreta-mota hauek eskainiko dira:

  • Gizarte- eta hezkuntza-arreta
  • Trebakuntza-arreta: ikasgela, tailerrak.
  • Gizarte- eta familia-arreta
  • Egoitza: bizitokia eta elikadura
  • Zentro horietan artatu diren pertsonentzako arreta (jarraipena).

Egoitzan autonomiaz bizitzea, bestalde, tarteko urratsa da adin txikiko eta gazteentzat, zentroetan bizitzetik barneratze-neurria amaitzen den unerako prestatzeko. Egoitza hori funtzionamendu autonomo nahiko handia duten adin txikiko pertsona eta gazteentzako pentsatuta dago.

URGOZO Hezkuntza Zentroa

Tokia: Bizkaia

Plaza kopurua: 10

URIBARRI Hezkuntza Zentroa

Tokia: Araba

Plaza kopurua: 16

ARANGUREN Hezkuntza Zentroa

Tokia: Nafarroa

Plaza kopurua: 20

BIZKAIA Autonomia Egoitza

Tokia: Bizkaia

Plaza kopurua: 6

ELKARBIZI Egoitza

Tokia: Nafarroa

Plaza kopurua: 6

Eguneko zentroak

Zentro hauek, beren helburua betetzeko, komunitatean integratuta daude erabat. Zentro hauetan giro egituratu bat eskaintzen zaie adin txikiko pertsona eta gazteei, eta egunaren zati handi batean jarduera psikologiko, sozial eta hezitzaileak egiten dituzte. Horri esker, familiaren ohiko etxean bizitzen jarrai dezakete.

Eguneko zentro hauen barruan arreta-mota hauek eskainiko dira:

  • Gizarte- eta hezkuntza-arreta
  • Trebakuntza-arreta: tailerrak
  • Arreta erdi erresidentziala (elikadura)
  • Zentro hauetan artatu diren pertsonentzako arreta (jarraipena)

Zabalik eguneko zentroa:

Tokia: Bizkaia

Plaza kopurua: 22

Ireki eguneko zentroa:

Tokia: Gipuzkoa

Plaza kopurua: 18

Uribarri eguneko zentroa:

Tokia: Araba

Plaza kopurua: 6

Toki irekietako zerbitzuak

Toki irekietako zerbitzuak arduratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko adin txikikoen epaitegiek ezarritako zenbait neurri betetzeaz, besteak beste hauek:

  • Zaintzapeko askatasuna
  • Tratamendu anbulatorioa
  • Gizarte- eta hezkuntza-eginkizuna
  • Komunitatearen onurarako prestazioa
  • Asteburuan etxean egotea

Toki irekietako zerbitzu hauen barruan arreta-mota hauek eskainiko dira:

  • Gizarte- eta hezkuntza-arreta
  • Toki hauetan artatu diren pertsonentzako arreta (jarraipena)

Interakzioa adin txikiko pertsona edo gaztearen ingurunean bertan egiten da, haren familia- eta gizarte-ingurunetik atera gabe.

Toki Irekietako Neurrien Zerbitzua Bizkaian:

Tokia: Bilbo

Toki Irekietako Neurrien Zerbitzua Gipuzkoan:

Tokia: Donostia

Toki Irekietako Neurrien Zerbitzua Nafarroan:

Tokia: Iruñea