Gurasoen aurkako indarkeria

Hobetzen zentroa

Etxean erasotzaile diren nerabeekin lan egiten duen familia alorreko esku-hartze programa.

Hobetzen zentroa Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) eskumena da, eta Gizarte Ekintza Sailaren mende dago, Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuaren barruan zehazki. Bizkaiko Lurralde Historikoan bizi diren familiei zuzenduta dago, 10 urtetik 21 urte bitarteko seme-alabak dituzten eta gurasoen kontrako indarkeria bizi duten familiei. Halako indarkeriatzat hartzen da seme edo alaba batek amaren edo beste senide baten gaineko boterea edo kontrola lortzeko egiten duen ekintza kaltegarri oro. Erasoa fisikoa, psikologikoa edo ekonomikoa izan daiteke:

[su_list icon=”icon: arrow-right” icon_color=”#0062BA”]

  • Eraso fisikoa: kolpeak, bultzakadak, objektuak jaurtitzea, eta abar
  • Eraso psikologikoa: irainak, mehatxuak, umiliazioak, ihes egitea; amari, aitari edo beren buruari min egiteko mehatxuak, eta abar.
  • Eraso ekonomikoa: baimenik gabe gauzak hartu edo lapurtzea, etxean edo gurasoen gauzetan kalteak eragitea eta gurasoek lortu ezin dituzten gauzak eskatzea.

[/su_list]

Hobetzen zentroa familiei laguntzeko zerbitzua da, ikuspegi sistemikoduna, eta lan terapeutikoa egiten du (hainbat ikuspegi batzen ditu, baina, batez ere, kognitiboa, konduktuala eta sistemikoa), eta gizarte- eta hezkuntza-alorreko lana, gurasoen aurkako indarkeria-arazoak dituzten familiekin.

Programaren hartzaile izango dira Bizkaiko Lurralde Historikoan bizi diren familiak, 10 eta 21 urte bitarteko seme-alabak dituztenak, baldin eta gurasoen aurkako indarkeria erabiltzen badute. Familiek laguntza eskatu behar dute, bizi duten gatazka-egoera gainditzeko.

BFAko Umeen Zerbitzutik bideratzen diren familiak artatuko dira, Erakunde Judizialetatik, Gizarte Zerbitzuetatik eta lurraldeko beste erakunde batzuetatik bideratzen direnak, bai eta BFAko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzuan balioesten dituzten familiak ere.