Trebakuntza eta ikuskaritza
Trebakuntza eta ikuskaritza
Trebakuntza Zerbitzuak trebakuntza-ekintzak antolatu eta ematen ditu, egiten diren eskaeren arabera. Ikuskaritza metodologia-baliabide gisa eskaintzen da, profesionalen hausnarketa komunikatibo bati esker hezkuntza-jardunaren kalitatea hobetzeko.
Servicio de formación externa Berriztu
El Servicio de Formación de la Asociación Educativa Berriztu ofrece la organización e impartición de acciones formativas.
Dichas Acciones Formativas se llevarán a cabo acorde con las demandas solicitadas.
A modo de orientación, puedes consultar algunas de las Acciones Formativas que el Servicio de Formación de Berriztu ha impartido en los últimos años:
[su_list icon=”icon: arrow-circle-right” icon_color=”#0062BA”]
- Abordaje psicoeducativo de la Violencia Filio-Parental.
- Atención integral a mujeres víctimas de violencia de género y personas dependientes a su cargo.
- Justicia Restaurativa y Mediación Penal.
- El Centro de día como alternativa especializada.
- Habilidades de entrevista con adolescentes.
- Habilidades de entrevista con familias.
- Abordaje socioeducativo de conductas disruptivas relacionadas con la drogodependencia.
- Principio básico de la interacción socioeducativa: Firmeza y Cercanía.
- Actitudes, estilos y destrezas educativas.
- Educar para prevenir la Violencia de Género.
[/su_list]
Si vuestro centro educativo, organización, o empresa está interesada en solicitar formación relacionada con alguno de los ámbitos de experiencia de Berriztu, podéis poneros en contacto con el Servicio de Formación de Berriztu
Acciones formativas Berriztu
No Results Found
The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.
Barne trebakuntza
Berriztu Hezkuntza Elkarteak bere helburuak betetzeko dituen bide nagusietako bat trebakuntza da. Profesionalen trebakuntza da elkartearen baliorik garrantzitsuenetakoa, eta horren adierazgarri dira horretara bideratzen diren ahalegin eta baliabide guztiak (ekonomikoak zein profesionalak).
Trebakuntza-prozesu horiek –pertsonalek zein taldekoek– ahalbidetzen dute zenbait helburu garrantzitsu betetzea:[su_list icon=”icon: arrow-circle-right” icon_color=”#0062BA”]
- Hezkuntzarako aukera propioan aurrera egin eta hura finkatzea
- Pertsona profesionalak gaitzea
- Ekipoen irizpide teoriko eta praktikoak bateratzea
- Garapen pertsonaleko prozesuen hasiera
- Pertsona profesionalen buruko osasuna eta higienea
- Metodologiako aldaketa eta berrikuntzen hastapena eta ebaluazioa
- [/su_list]
Horregatik guztiagatik, Berriztu Hezkuntza Elkarteak trebakuntza-zerbitzua dauka profesionalen eskura, eta, 1992az geroztik, trebakuntza hori eskaintzen du Berriztu barruan zein bertatik kanpo. Halaber, Berriztu Hezkuntza Elkarteko pertsona profesionalek egiten dituzten kanpoko zein barruko trebakuntza-prozesuen jarraipen banakatua planifikatu, orientatu eta gauzatzen du.
Hauexek dira, besteak beste, zerbitzu horrek bere profesionalei aldian behin eskaintzen dizkien trebakuntza-programak (txertatze-une desberdinak hartzeko):
[su_list icon=”icon: arrow-circle-right” icon_color=”#0062BA”]
- Zerbitzuaren proiektua, plangintza, esku-hartzea eta ebaluazioa batzen dituen esparru gisa
- Gizarte-hezkuntzaren didaktika: estrategiak, prozedurak, metodoak, esku-hartze trebetasunak eta teknikak
- Esku-hartze psikopedagogikorako programa
- Komunikazioa
- Elkarrizketa pertsonaletarako teoria, estrategiak eta teknikak
- Gazteentzako Autokontzeptua eta Auto-estimua garatzeko hezkuntza
- Harremanen Eredua[/su_list]
Berriztu Hezkuntza Elkarteak, gizarte-hezkuntzan duen eskarmentuaren bitartez bere profesionalen etengabeko trebakuntza gauzatzeko, kualifikazio altua eta esperientzia kontrastatua dituen taldea eratu du, hainbat diziplinatako profesionalek osatua. Talde hori arduratzen da programa horiek prestatu, eman eta ebaluatzeaz.
Azkenik, aipatzekoa da programa horiek etengabeko trebakuntza-prozesuez arduratzen diren zenbait erakunde publikoren oniritzia eta diru-laguntzak jaso dituztela.
Ikuskaritza
DEFINIZIOA
Laguntzarako harremanen eremuan (gizarte- eta hezkuntza-harremanetan, terapeutikoetan edo mistoetan), Ikuskaritzaren kontzeptua dimentsio bikoitz batean ulertzen dugu, eta zentzurik zabalenean:
Batetik, ikuskaritza metodologia-baliabide bat da, errealitate jakin bakoitzera egokitzen diren metodo, estrategia eta arreta-teknikak ikertu eta sortzeko.
Bigarrenik, eta psikologia-, gizarte- eta hezkuntza-jardueraren ikuspegitik, ebaluazio- eta aholkularitza-prozesu dinamiko bat da, profesionala eta pertsonala, ikuskari batekiko interakzioaren bitartez gertatzen dena. Ikuskari hori profesional bat da, eta, haren bidez, psikologia-, gizarte- eta hezkuntza-jarduera analizatzen da, eta haren gainean hausnartu, eta, horri esker, jarduera horren kalitatea hobetu egiten da.
Analisi eta hausnarketa horretan parte hartzen dute pertsona profesionalak eta laguntza jasotzen duen pertsonak edo sistemak, zuzenean parte hartzeko konpromisoa hartzen baitute.
HELBURUAK
Hauexek dira Ikuskaritzaren helburuak:[su_list icon=”icon: arrow-circle-right” icon_color=”#0062BA”]
- Eraginkortasun handiagoa lortzeko eta laguntza ematerakoan kalitate hobea eskaintzeko, jarduera-ildo berriak ikertzea.
- Hainbat diziplinatako taldeko kideen gaitasun pertsonal eta profesionala areagotzea, eta, horretarako, ezagutza teorikoak barneratzea, interakzioaren metodologia behar bezala erabili eta menderatzea, bai eta kontzepzioak, ideologiak eta gaitasunak ere.
- Aurkitzen dituzten errealitate konplexuak deskribatu, ulertu eta analizatzeko gaitasuna areagotzea, horretarako Berriztu Hezkuntza Elkarteak garatu duen harreman-eredua erabilita, batez ere.
[/su_list]
IKUSKARITZAREN METODOLOGIA
[su_list icon=”icon: arrow-circle-right” icon_color=”#0062BA”] Ikuskaritzaren baliabidea ikuskariak ordezkatzen du, eta hark ikuskatzen dituen profesionalen taldeak. Funtzionamendua bi modutara ezartzen da:
- Profesionalen talde gisa: hots, Zerbitzuaren izaera orokortzailea indartzeko, zenbait funtzio eta garapen landu behar dira elkarrekin.
- Banakako profesional gisa: hots, profesional bakoitzaren lan pertsonala, eta bakoitzaren trebakuntza-beharrak, behar pertsonalak eta abar betetzen saiatzea.
[/su_list]