Berrizturi Buruz
Gure helburuak
LAGUNTZARAKO ALTERNATIBAK
LAGUNTZARAKO ALTERNATIBAK sortzea, kudeatzea eta garatzea, garapen pertsonalerako eta laguntza hori behar duten norbanakoak, bikoteak, familiak, taldeak eta elkarteak gizarteratzeko, inolako bazterketarik egin gabe, laguntza behar duten adingabekoak, nerabeak, gazteak, emakumeak, gizonak, adinekoak, gutxiengo etnikoak, immigranteak, baztertutako pertsonak, ahalmen urrikoak, gaixoak… barnean hartuta.
ERLAZIOEN EREDUA
EREDU berri bat garatzea eta esperimentatzea: Erlazioen eredua, laguntzaren interakzio-ikuspegian oinarrituta (hezkuntzakoa, gizarte-heziketakoa, psikosoziala, psikoterapeutikoa, soziosanitarioa, soziolaborala, asistentziala, zaintzakoa, etab.), eta parte-hartzaileen prozesu pertsonaletan eta interakzio-prozesuetan oinarrituta.
KALITATEA
Laguntzarako lanean kalitatea etengabe bilatzea (edozein motatakoa izanda ere), garapen eta berrikuntza metodologikoaren bidez eta ikerkuntza sustatuz, gurekin laguntzarako interakzioan dauden pertsonek dituzten arazoen arrazoiak ikusteko eta irtenbiderik egokienak aztertzeko.
LANKIDETZA
Zerbitzuak askatasunez ematea erakunde publikoekin eta pribatuekin lankidetzan (kasu bakoitzean zehaztutako edo azaldu litezkeen bestelako formulekin, adibidez, diru-laguntzekin, hitzarmenarekin, kontratazioarekin, etab.), laguntza behar duten norbanakoei, taldeei edo elkarteei arreta emateko, inor baztertu gabe.
Gure nortasun-ikurrak
CONOCE MEJOR NUESTRAS SEÑAS DE IDENTIDAD
BALIOAK
Berriztu elkarteak bere-bereak dituen balioak, eta elkartea hobekien identifikatzen dutenak, alor hauekin lotuta daude:
- Gurekin harremanetan dagoen pertsona dugu jomuga, eta, ahal izanez gero, lagungarri izango zaion interakzioa ezarriko dugu harekin.
- Sentikortasun soziala.
- Harremanen ikuspegia.
- Garapenaren eta berrikuntzaren aldeko apustua.
- Profesionala den pertsonaren garrantzia.
ZERBITZUEN KUDEAKETA
- Berriztuk erantzukizunez garatu eta betetzen du bere lana, eta hori oso lotuta dago seriotasunarekin, eta profesionaltasun-maila altua garatzearekin.
- Eraginkortasuna: Elkarteak kudeatzen dituen zerbitzuek funtzionamendu-maila altua eta ezin hobea dute. Halaxe jokatu du Berriztuk erronka bat sortu izan zaion bakoitzean (esaterako, zerbitzu berriak kudeatu behar izan direnean), bai eta urte hauetan zehar irtenbide ugari eta sortzaileak eskaini behar izan direnean ere; izan ere, elkartean konfiantza jarri duten administrazioek eta zerbitzu horietan parte hartzen duten pertsonek arazoak aurkitu dituztenean, arazo konplexuak izan dira, eta aurre egin behar izan zaie.
- Erakunde publikoek konfiantza izan dute Berriztu elkartean, eta zailtasun, konplexutasun eta berrikuntza handiko zerbitzuak kudeatu ditzan nahi izan dute.
- Zerbitzu horien kudeaketan autonomia izatea.
- Era askotako egiturak dituzten eta alor desberdinetan ematen diren zerbitzuen kudeaketan eskarmentu kontrastatua edukitzea.
- Zerbitzuen arteko elkarlana eta babesa, larrialdi-egoeretan edo sor litekeen edozein gertakariren aurrean eraginkortasunez erantzun ahal izateko.
ESPARRU TEORIKO PRAKTIKOA
Zerbitzu bakoitzean gertatzen diren giza interakzioak zorroztasun zientifiko eta tekniko osoa izatea da gure Elkartearen filosofia.
Filosofia horren eraginez, etengabeko ahalegina egiten da proiektuak modu teoriko eta praktikoan garatzeko. Halaber, etengabe bilatzen dira ekarpen teknologiko eta zientifiko berriak, eraginkortasun frogatua duten ikuspegi aitzindariek egindakoak.
Gaur egun dugun ezagutzaren garapen-mailak Esparru Integratzaile dei genezakeen esparru teorikora eraman gaitu, eta bertan txertatu dira gaur egun egokienak iruditzen zaizkigun eredu teoriko eta praktikoak.
Esparru Integratzaile hori osatzen duten ereduen artean, besteak beste, Harremanen Eredua dugu, esparru horren ardatz nagusia. Eredu horren arabera, hezkuntza (eta laguntzarako beste aukera batzuk ere bai) harremanetan oinarritutako fenomenoa da, hezitzaile eta hezigaiaren (edo hezigai taldeen) artean ezartzen diren loturetan oinarritua; garrantzi txikiagoa ematen zaie edukiei eta metodoei, baina ez dira erabat baztertzen (dagokien tokian utzi baizik). Harremanen prozesu hori da, hain zuzen ere, hezkuntzari zentzua eta edukia ematen diona, eta, hala, interakzioa bihurtzen da erreferentziazko gune nagusi.
PERTSONA PROFESIONALAK
Elkartearen helburuek eta horiek betetzeko egin beharreko lanek, oro har, Elkartea osatzen duten profesionalen taldean dute oinarria. Gure iritziz, pertsona horiei dagokienez, Berriztu zer den eta zer izan nahi duen adierazten duten ikur garrantzitsuak hauek dira:
- Hautuak: Elkartea osatzen duten profesionalek zenbait hautu egiten dituzte, haien hezkuntza-lanari forma eta zentzua ematen diotenak. Besteak beste, aipatzekoak dira metodologia-hautua, hautu profesionala eta bizitza-hautua.
- Jarrera eta gaitasunak:
- Inplikazio pertsonala, eta, gainera, profesionala, aurrez aurre izango dituzten pertsonei beren arazoak gainditzen laguntzeko.
- Gure lanaren onuradun diren pertsonekiko konpromiso zuzena.
- Erantzukizun pertsonala, hautuak egiteko eta, horrez gain, norbere gaitasun pertsonal eta profesionalak etengabe hobetzeko, garapen edo hazkuntza pertsonalerako bideen bitartez.
- Eguneroko jarrerak: disponibilitatea, dedikazioa eta ahalegina.
- Elkarteak eskatu edo behar izan litzakeen lanak, hots, egunerokotasunetik sortzen diren betebeharrak egiteko (adibidez, trebakuntzetan kolaboratzea, garapen-lanetan…) prest eta libre egotea.
Berriztun, etengabeko hobekuntzaren bila
Etengabeko hobekuntza erdiesteko, Berriztu elkartean prozesu asko ezarri ditugu martxan, interakzioa eta kudeaketa-prozesuak ere hobetzeko. Besteak beste, hauek izan dira
- GURE JARDUNA
- ISO (KALITATE-PLANA)
- BERDINTASUN PLANA
- BERRIZTU ELKARTEAK HAINBAT SARETAN PARTE HARTZEN DU
[su_accordion]
[su_spoiler style=”fancy” title=”Programak, interakzio-eremuen arabera”]
- Gorputzaren alorra: Osasun-hezkuntza, Droga-mendekotasunerako prebentzioa, Gorputz-adierazpena, Psikomotrizitatea, Kirol Hezkuntza.
- Alor afektiboa: Auto-estimurako hezkuntza, Amorrua kontrolatzeko eta antsietatea maneiatzeko entrenamendua.
- Pentsamendua / Alor Kognitiboa: Arazoak konpontzea, Pentsamendu sortzailea, Bitartekaritza, alor psikopedagogikoa.
- Alor Morala: Balioen hezkuntza, Balioak zineman.
- Interakzio adierazgarriak (familia, berdinen taldea, bikotea, edo beste batzuk): Guraso eskola, Amatasun eta aitatasun arduratsua, Gizarte trebetasunak eta Asertibitatea, Esku-hartze Psikosoziala, Hezkuntza afektibo eta sexuala, Bitartekaritza, Giza Eskubideak.
- Trebakuntzaren alorra: Alfabetatzea, Eskolarako laguntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Ziklo formatiboak, Informatika, Enplegua bilatzea, Adierazpen plastikoa, Trebakuntza-tailerrak.
- Lan-alorra: Gizarte- eta lan-mundurako orientazioa
- Aisialdi eta denbora librearen alorra: Kirol-hezkuntza, Ingurumen-hezkuntza, Jolasak.
- Gizarte-autonomiaren alorra: Gizarte-autonomia, Bide Hezkuntza.
- Alor juridikoa eta Ekonomia eta etxebizitzaren alorra: ez du eduki programaturik.
[/su_list]
[/su_spoiler]
[/su_accordion]
UNE-EN ISO 9001:2008 kalitate-kudeaketarako sistema ezartzea.
- urteaz geroztik, Berriztu Hezkuntza Elkarteak ISO 9001:2008 kalitate-ziurtagiria dauka.
Emakume eta Gizonen arteko 1. Berdintasun Plana Berriztu Elkartean
Berriztu Hezkuntza Elkarteak emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen du, jorratzen dituen arloetan genero-ikuspegia txertatuz. Horregatik, garrantzitsua irizten dio Emakunderen metodologia kontuan hartzen duen emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostiko bat eta plan bat egiteko prozesuari. Prozesu horrek aukera ematen du Berriztu Hezkuntza Elkartearen zerbitzuetan genero-berdintasuna sustatzeko, arlo horretan sakontzeko eta egiten diren akatsak zuzentzeko.
Comisión de Igualdad
Berriztu Hezkuntza Elkarteak sare hauetan hartzen du parte:
EAPN: Pobrezia eta Giza Bazterketaren aurkako Europar Sarea Euskadin.
HARRESIAK APURTUZ: Etorkinei Laguntzeko GGKE-en Euskadiko Koordinakundea.
SARGI: “Gipuzkoako Gizarte Erakundeen Koordinaketarako Elkartea” http://www.sargi.org
EMAKUMEOK BIDEAN: Ekimen honen helburua da emakumeen elkarte eta taldeetan parte hartzen duten emakumeak trebatu eta gaitzea, tresna teknologikoen inguruko ezagutzak izan ditzaten, bai emakume horientzat beraientzat ,bai eta beren elkarteentzat ere.
http://emakumeaksarean.wordpress.com/
Konpromisoa: Sare horietan parte hartzeak konpromiso sozial bati erantzuten dio; gure helburu eta nortasun-ikurrek bultzatzen duten konpromisoari. Orain arte, Elkarteko profesional gutxi batzuk hartu dugu parte sare horietako bilera eta lan-batzordeetan, gainerako langileen ordezkari gisa. Sare horietan lan egiteak aukera berriak ireki dizkigu: geure garapena bera, gure laguntza-harremanetarako baldintzak hobetzea, beste foro batzuekin harremanetan egotea… Horrek guztiak geroz eta inplikazio handiagoa eskatzen du, eta jarduera askotan zerbitzu desberdinetako pertsona gehiagoren presentzia behar izaten da, ahal den neurrian. Ikusten duzun moduan, zeuk ere laguntzeko unea iristen ari da, zeure borondatez parte hartuta, konpromiso horretan. Konpromiso hori, nola ez, Berriztu Elkarteko pertsona guzti-guztiona izango da.
Informazio eta kontaktu zuzena dugunok adieraziko dizugu, zure zerbitzuko ordezkari baten bitartez, zure parte-hartzea eska dezaketen –ados bazaude– eta guretzat ikuspegi sozialetik interesgarri izan daitezkeen proposamenak (adibidez, kausa baten alde sinatzea, jendaurreko ekitaldietara joatea, jaietara…).
EKAIN: gizarteratzeko sareak Euskadin
Sare horiek 200 entitate inguru biltzen dituzte, 4.000 profesionaletik gora eta 5.000 boluntario, hainbat alorretan lan egiten dutenak: gizarteratzea, enplegua, gizarte-zerbitzuak, kulturartekotasuna, gizarte-babesa, aukera-berdintasuna, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borroka, komunitate-garapena, ekonomia solidarioa, eta abar.
EKAINek gizarteratzearen alorrean lan egiten duten sare eta entitateen arteko lankidetza sustatzen du, hartara eragile politiko, sozial eta instituzionalekin dugun komunikazioa handitzeko. Halaber, bidezkoa eta barneratzailea izango den gizarte baten alde herritarrek mobilizatu eta sentsibilizatzeko duten gaitasuna areagotzea du helburu.
http://www.ekainsarea.net/
Gaur egun, gizarteratzearen alorrean lan egiten duten entitateen sare handienak SAREEN SAREA du izena.