Laneratzea eta gizarteratzea
Laneratzea eta gizarteratzea
Berriztu Hezkuntza Elkarteak Lumaberri enpresa jarri du martxan, bazterketa-arriskuan dauden pertsonak lan-munduan eta gizartean txerta daitezen lortzeko.
DISTIRA
Gizartean eta lan-munduan txertatzeko enpresa bat da, eta, bertan, erantzun berritzaile bat eskaintzen dugu; horri esker, zenbait gizarte-talderen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen dira, eskarien bitartez bazterketa-arriskuan dauden pertsonen mesedetan inbertitzen baita.
Barne-espazioetako diseinuaren alorrean konpondu ez diren zenbait arazotarako irtenbide sortzaileak eskaintzen ditugu, espazio edo objektuen alderdi funtzional eta erabilgarria ahaztu gabe. Gure jardueran hainbat funtzio gauzatzeko gai garenez, merkatu-eremu desberdinak har ditzakegu. Distirak zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
- Era guztietarako altzariak neurrira egitea
- Egur edo metalezko piezak zaharberritzea
- Diseinu funtzionala, sortzailea eta esklusiboa
- Era guztietako ekitaldietarako oroigarriak eskuz diseinatu eta egitea (garaikurrak, opariak…)
Tel. 620 438 350
distira@lumaberri.org
