Orientazioa eta terapia

ORAIN ZENTROA: PSIKOLOGIA – PEDAGOGIA

ORAIN ZENTROA BERRIZTU HEZKUNTZA ELKARTEAK sortu du, eta hainbat diziplinatako profesionalek osatutako ekipo batek egiten du lan bertan. Haur, gazte, nerabe, pertsona heldu eta familiei zuzenduta dago, eta helburu hau du: banakako pertsonek, familia eta erakundeek (hainbat eremutako erakunde publiko zein pribatuek) geroz eta eskaera zabalagoa egiten zuten laguntzarako lan bat egiteko, eta eskaera horri erantzun bat ematea da helburua.

Zein zerbitzu eskaintzen ditu?

  • Kontsulta, aholkularitza eta deribazioa (hala behar bada)
  • Egoera (pertsonala, familiakoa, taldekoa) modu orokorrean ebaluatzea
  • Orientazioa / Counselinga
  • Laguntza eta tratamendua (terapeutikoa, psikosoziala, psikopatiak izan ezik)

Nori zuzendua dago?

  • Harremanak izateko eta arazoak konpontzeko modu berriak ikasteko beharra duten haur, nerabe eta gazteei.
  • Haien gurasoei: seme edo alaba nerabeengan arrisku-jokabideak hautematen dituzte, edo arazoak dituzte haiekiko harremanetan, eta orientazioa, laguntza edo tratamendua behar dute.
  • Pertsona helduei edo bikoteei: norberaren edo bikotekidearen heltze-prozesu pertsonalean zailtasunak dituzte.
  • Erakunde publiko edo pribatuei (bereziki, eskolak edo irakasleak): nerabeekin harremanetan daude, eta arrazoi profesional edo pertsonalengatik orientazioa bilatzen dute.

Interakzio-eremuak:

  • Portaera-arazoak
  • Zailtasunak harremanetan
  • Arazoak nonahi edo arazo adierazgarriak harreman sozialetan
  • Arazoak eskolako errendimenduan
  • Pertsonalitate-nahasmenduak egon litezkeenean
  • Hazkuntza pertsonala
  • Harremanetarako estrategiak eta teknikak

Interakziorako modalitateak:

  • Banakakoa
  • Taldekoa
  • Familiakoa