Genero-indarkeria

[su_row][su_column size=”1/2″ center=”no” class=”background-color: #F7D25C”]

Genero-indarkeria

[/su_column][su_column size=”1/2″ center=”no” class=”background-color: #F7D25C”]

Prevenir la violencia de género

[/su_column][/su_row]

Genero-indarkeria

APZI:

Arreta Psikosozialeko Zerbitzu Integrala genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat, haien seme-alabentzat eta haien kargura dauden pertsona helduentzat.  Gizarte-zerbitzu espezializatu eta terapeutikoa da, Barakaldoko Udalaren eskumenekoa, eta etxeko tratu txarrak nozitu dituzten emakumeak artatzea du helburu. Laguntza psikologikoa, soziala eta terapeutikoa eskaintzen die, azkar, doan, modu espezializatu, deszentralizatu eta irisgarrian, eta, horretarako, baliabide propioak eta beste erakundeetakoak erabiltzen dituzte.

Barakaldoko Udaleko Berdintasun Sailak bideratzen ditu emakumeak eta haien mendeko pertsonak APZIra.

APZIk laguntza-modalitate hauek eskaintzen ditu:

  1. Banakako terapia.
  2. Talde terapeutikoak.
  1. Hausnarketa-taldeak.
  2. Seme-alaben ongizate psikosozialerako guneak.
  3. Autonomia pertsonaleko tailerrak.

Kemena zentroa:

Kemena Zentroa genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako eta haien kargura dauden seme-alabentzako arreta integrala eskaintzen duen zentroa da; izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintzako Sailari dagokio eskumen hori.

Zentro horri esker, elkarbizitza-unitate bereko emakumea, seme-alabak eta haren kargupeko pertsona helduak espazio fisiko bat eduki dezakete, eta, horrez gain, profesional talde bat eta baliabide material eta metodologikoak ere bai, modu espezializatuan lagunduko dituztenak, betiere, beharrezko intimitate-maila utzita, familia zein unetan bizi den kontuan hartuz.

Zentro horretan gizarte- eta hezkuntza-arreta ematen zaie, bai eta rebakuntza-arreta –joskintza-tailerraren bidez‑, arreta juridikoa, arreta psikopedagogikoa eta bizitokia ere (hots, bizitokia eta elikadura). Halaber, emakumeari bere egoera aztertzeko espazio bat eskaintzen zaio, soseguz eta segurtasun-giro batean, irtenbiderik egokiena bila dezan. Zentroan bizi diren bitartean, komunitateko elkarbizitzan bizi dira, eta, beraz, norbere eta besteen eskubide eta betebeharrak errespetatzera konprometitu behar dute.  Bestalde, lan-alorra indartzeko programa eta interakzioak ere gauzatzen dira, bai eta komunitateko barneratze-prozesua eta harreman sozialak indartzeko ere, emakumeak auto-estimua eta bere buruarekiko segurtasuna berreskura ditzan.

Kemena Zentroko plaza kopurua: 26

Genero-indarkeria prebenitzeko tailerrak

Pertsonak, egunero, indarkeria-adierazpenen eraginpean gaude; indarkeria ikusten dugulako, nozitu egiten dugulako, edo geuk baliatzen dugulako. Oro har, indarkeriaz hitz egiten dugunean, indarkeria fisikoa edo ahozkoa izan ohi dugu gogoan, baina gutxitan konturatzen gara indarkeria ia oharkabean ere agertzen zaigula.

Genero-indarkeriaren oinarrian gure kulturan aspalditik errotuta dauden ereduak daude, eta, hori kontuan hartuta, nazioarteko iritzi-topagune guztietatik gomendatzen da prebentzio-neurriak ezartzerakoan, arazoaren erroari berari aurre egitea:  hots, indarkeria horren oinarri diren egitura kognitiboak aldatzea. Genero-indarkeriaren prebentzioak oinarri bat izan behar du, ikuspegi bat, estrategia bat, helburu bat eta politika bat, eta emakumeen bizimodu eta bizi-baldintzak aldatzeko beharra ekarri behar du, horixe baita prebentziorik eraginkorrena.

Hainbat herrialdetan, tratu txarrak prebenitzeko hezkuntza-programak garatu dituzte, eta, horri esker, ezagutza gehiago dugu genero-indarkeriari buruz. Hala, ikastetxeak oso toki egoki bihurtu dira genero-harremanetan gertatzen den indarkeriaren prebentzioa lantzeko.

Hezkuntza formaleko espazioak lehen mailako sozializazio-prozesuetako protagonista dira –familia eta hedabideekin batera, jakina-, eta, horregatik, oso garrantzitsuak dira sexu eta generoaren sistema eraikitzerakoan; izan ere, neskatila eta mutikoengan rol, balio eta gaitasun desberdinak sustatzen dira, sexuaren arabera.

Horrenbestez, funtsezkoa da hezkuntzaren bitartez gizon eta emakumeen artean etorkizunean sor litekeen berdintasun-eza prebenitzeko lana egiten jarraitzea, haurrentzako hezkuntza-prozesuetan hezkidetza-oinarriak aplikatzea, eta prozesu horretan berdintasuna oinarri-oinarrizko balioa izatea.

2004az geroztik, eskoletan, institutu eta unibertsitateetan genero-indarkeriaren prebentziorako tailerrak eman ditu Berriztuk.

Genero Indarkeriaren Prebentziorako trebakuntza-eskaintzaren helburuak, edukiak eta metodologia ikusteko, joan hona: “Trebakuntza Zerbitzua”

Accede al servicio de Formación